Masajea gihar-, faszia- eta hezurdura-sistema oro har erlaxatzeko erabil daiteke, bai eta gorputzeko atalen batean sortutako arazo lokalak arintzeko ere. Jariakinen trukea errazten du, eta gihar-hodakinen iraizketa hobetzen. Masajeari esker lortutako ponpaketa-efektua funtsezkoa da nerbio-sistema zentral begetatiboa (N.S.Z.B.) osatzeko, eta horixe da, hain zuzen, geure burua sentitu eta behar bezala ikusteko darabilgun gunea.